PROPOSAMENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PROPOSAMENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

FLOTA HONDORATU


EA ZENBAT ITSASONTZI HONDORATZEN DITUZUEN!!!
Jolasaren goiko aldean arkatz bat dago. Sakatzen baduzue aukera ematen du kolorea aldatzeko eta ezabatzeko.  Ontziak margotzeko fitxa ere jarri dizuet)



  Flota Hondoratu FITXA


2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

MINTZA-EUSKERA JOLASAK

Zin egin nizuen bezala, hemen jartzen dizkizuet agindutako jolasak!!! Ea gustukoak dituzuen!!

Arantza

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

PROPOSAMENA: ASTOA KARTA JOKOA


Astoa karta joko bat da, eta zenbaki bereko lau karta lortzea du helburu nagusi. Gutxienez hiru jokalari egon behar dira

Jokalari bakoitzak zenbaki bereko lau makilak aukeratzen ditu. Jokalari bakoitzak aukeratutako lau kartak elkartzen dira. Gainerako kartak kanpoan uzten dira. Jokalarien artean banatzen dira. Gurpil bat hasten da, non jokalari bakoitzak bere eskuineko jokalariari karta bat pasatzen dion. Jokalarietako batek zenbaki bereko lau kartak lortu arte. Une horretan, eskua mahai gainean jarri eta “ASTOA” esaten du. Irabazlea da.

 
El burro es un juego de naipes cuyo objetivo principal es conseguir cuatro cartas del mismo número. Como mínimo tiene que haber tres jugadores.

Cada jugador elige los cuatro palos de un mismo número. Se juntan las cuatro cartas elegidas por cada jugador. Se dejan fuera el resto de las cartas. Se barajan y se reparten entre los jugadores. Se inicia una rueda en la que cada jugador le pasa al jugador de su derecha una carta. Hasta que uno de los jugadores tenga las cuatro cartas del mismo número. En ese momento pone la mano en la mesa y dice “BURRO”. Es el ganador.
 
JUEGO DE CARTAS EL BURRO - Trebolito

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

OPORRALDIRAKO WEB GUNE INTERESGARRIAK

EGUNEAN JOLAS/ESKULAN BERRI BAT (youtubeko web gune honetan, egunero jolas, eskulan edo proposamen berri bat proposatuko digute, harpidetzen bazarete mezua iritsiko zaizue)

ESPERIMENTUAK  (honetan, egunero esperimentu bat egitea proposatzen du)

IPUINAK EUSKARAZ

FILMAK ETA TELESAIAK EUSKARAZ

Badakizue, etxean egiten dituzuen esperimentu, eskulan, dantzak... irakasleon korreora bidaltzen jarraitu dezakezuela. Oporraldiko bigarren astean, blogean zintzilikatzen hasiko gara!

Bitartean, besarkada potolo bana!


2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

PROPOSAMENA: NI AZKARREN! JOLASA

Ostirala! Iuuupi! 
Lortu boligrafoa dadoekin bi zenbaki berdin ateratzean eta saiatu 50 arte banan bana zenbakiak idazten, aurkariak boligrafoa kendu aurretik, 50era iristen den lehenak irabaziko du.
Dado bakar bat baduzue 5 zenbakia ateratzean hartu dezakezue boligrafoa. 
Bideoa ikus dezakezue, agian hobeto uleretzen lagunduko dizue eta.
Ea Nork irabazten duen! Zorte on!


2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

PROPOSAMENA: ZENBAT HIRUKI DAUDE?

Egun on! 
Gaurko proposamena, desberdina, adi egon behar zarete, eta ondorengo irudian zenbat hiruki dauden kontatu behar dituzue, esango didazue zenbat kontatu dituzuen, animo!


2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

PROPOSAMENA: CRISTOBAL MOLONEN JARDUERA

Egun on denori!
Zer moduz egin duzue lo? Hemen doa gaurko proposamena, aurreko batean (ikastolara joaten ginenean) antzeko bat egin zenuten, eta izugarri gustatu zitzaizuela konturatu nintzen... Ea oraingoan ere, aurrekoan bezain gustora egiten duzuen!

PROPOSAMENA

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

PROPOSAMENA: ALDIZKARIEN TIREKIN ARTELANA

Ieeeeeepa Joxeeeeepa!
Indartsu gosaldu duzue?
Gaur, ondorengo artelana egitea proposatzen dizuet, beharrezko materiala: aldizkari zahar bat, paper/kartulina handi bat, kola eta gurazeak.

1. Lehenik eta behin animalia, instrumentu, kirolari... edozein gauzaren ingurua marraztu behar duzue.
2. Ondoren, aldizkari zahar bat hartu eta tira finak edo potoloak moztu behar dituzue.
3. Bukatzeko, tira horiek marraztutakoaren barruan pegatzen joan behar duzue, pazientzia handiz.

Ea ba, zein aukeratuko duzue? Zuen artelanen zain egongo naizela badakizue!






2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

PROPOSAMENA: CRISTOBAL MOLON FILMA

Kikirikiiiiiii! Egun on! Esnatuuu!
Gaur, ondorengo filma ikustea proposatzen dizuegu, adi-adi egon behar duzue, asteazkenean honekin lotutako hainbat jarduera proposatuko dizkizuegu eta. 



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

PROPOSAMENA: ZOZKETA ETA ESKUEN JOLASA

Gaurkoan, Tximeleta eta Lehoia gelakoek proposatutako zozketa eta esku jolasen abestiak ikastea izango da, ondoren, ikastolara itzultzen garenean gure kideekin jolasteko aukera izango dugu!
Animatzen zarete?