Zer moduz asteburua? Ziur naiz asko gozatu duzuela egin duen eguraldiarekin, eta txirrindaz ibiltzen, paseoak ematen, hondartzara joaten, … ibili zaretela.
Ekaitzek ere paseoak ematen ditu, eta bide berriak ezagutzen ari da. Begira ze toki zoragarria deskubritu duen, niri misteriotsua ere iruditu zait.
Eta zuei …?
Ba ikastolatik gertu dugu leku hori, Igeldo aldean.
Udaberrian gaude. Kolore guztietako loreak ateratzen ari dira eta zuhaitzak hosto berdez betetzen ari dira. Horregatik "Loreen baltsa" entzutea proposatzen dizuet. Abesti hau Errusian jaio zen Tchaikovsky konpositore eta pianojoleak idatzi zuen.
Segidan bestebideo
bat uzten dizuet eta bertan musika tresna batzuk agertuko dira: harpa, tronpa
horia, klarinetea beltza, biolina marroina eta zeharkako txirula txuria. Adi
egon!
Orain, “Loreen baltsa” entzuten
duzuen bitartean, lore handi bat marraztu eta barruan gehien gustatu zaizuen
musika-tresnaren izena idatzi. Margotu eta ziur oso polita geratuko zaizuela. Nahi baduzue lorearen argazkia bidal diezadakezue, horrela, zuen gustuko musika tresna zein den jakingo dut!