2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

ASTELEHENA - APIRILAK 20


URTEBETETZEA

Arratsalde on, Kuadrilla

Zer moduz doa igandea?

Denak prest bihar berriro lanak egiten hasteko eta gure arteko elkarrizketak izateko? Ni  berriro zuekin harremanetan jartzeko gogoz nago.

ALAIAren urtebetetzea izan da, eta ez ohiko bezala ospatu du. Polizia bere etxera zoriontzera hurbildu zen. Gehien gustatu zaion oparia "argazki kamara" izan da, eta dagoeneko argazki asko atera dituela idatzi dit.

                                                                         Begira ze tarta goxua jan zuten!!

 
Eskulanak ere egiten jarraitzen du.
 
 

 

 
 
 

2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

ERREZETA

Ze errezeta bidali digu Ander Eloseguik?

Ba PASTAK egiteko errezeta bidali digu, zein osagarri behar dugun eta pausoz pauso nola egin.

NIk egin ditut, eta oso oso goxuak atera zaizkit. Ea zuek egiten animatzen zareten!!

Kaixo, arranokideok
 
Brunok Katalunian jarraitzen du, eta hau guztia pasatu arte ezin du Donostiara itzuli. Hala ere, han aukera pila ditu egiteko, eta oso ondo pasatzen ari da familiarekin.
 
Jarraian, niri bidali didan eskutitza duzue. Ikusiko duzue zenbat gauza interesgarri egiten ari den!!
 
Kaixo Ane

Bai,asko gustatzen zait  eskalatzea,bai mendian eta rokodrromoan. Basurde batek nere bizilagunaren baratza ondatu du.
 Monserrateko mendiek forma oso bitxia daukate, batek loroaren forma dauka eta beste batek txakur forma.
Futbola ari naiz praktikatzen  eta portero oso ona ari naiz bihurtzen. Mosaiko bat ere egiten ari gera etxeko paretan. Argazki bat bidaltzen dizut.
 Arraina sutan erretzen dugu eta oso ona egoten da.
 Agur Ane
 Argazkiak ere bidali dizkigu.
 
                                                                                                                                          Rokodromoan
 Paseo bat ematen
 
 
 Mosaiko egiten amarekin

BERRIRO MARTXAN

Kaixo, Lagunok

Berriro martxan gaude. Zer moduz zaudete?  Ziur naiz oso animoso eta ondo. Gainera  familiarekin hainbat gauza ezberdinak egiten ariko zaretela.

Mesedez hasi niri idazten eta argazkiak eta bideoak bidaltzen; gero lagunekin blogean partekatzeko.

Musu handi bana bidaltzen dizuet. Ane

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

EASTER HOLIDAYS

The last day has arrived and the Easter holidays are here. Try to have fun as much as you can!

Happy easter card white rabbit sitting with Vector Image

You have been working hard and now, it is time to rest. If you want, you will have the chance to listen to stories and tales in English using this website:

https://stories.audible.com/discovery/enterprise-discovery-21122358011?ref=adbl_ent_anon_ds_ds_dccs_sbtp-0-0

In addition, I also leave you website in which you can play a game about animals. Cheer up! 

https://www.gamestolearnenglish.com/animal-mystery/


TANGRAM

Kaixo, lagunok

Zer moduz arratsaldea? Gaur zuetako batzuekin aukera izan dut hitz egiteko, eta oso ondo ikusi zaituztet; guapoak eta batez ere jatorrak, beti bezala.

Ander Zuazolazigorragak Tangram magnetikoa du, hain zuzen hotzgailuan ipinita, eta hor figura bat egin du, zein den berehala asmatuko duzue, ziur naiz.


 
Ze polita gelditzen da hotzgailuan itsatsita, zuek ere horrelako bat eskatu dezakezue erosteko, etxetik ateratzen garenean.
 
Garbi da, UNTXIA dela, ezta?
 
Eta orain beste figura batzuk egiteko honako argazki hau bidali digu:
 
 
Baduzue beste lau figura
 
Ondo pasa arratsaldea. Mua mua