2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

PROPOSAMENA: CRISTOBAL MOLONEN JARDUERA

Egun on denori!
Zer moduz egin duzue lo? Hemen doa gaurko proposamena, aurreko batean (ikastolara joaten ginenean) antzeko bat egin zenuten, eta izugarri gustatu zitzaizuela konturatu nintzen... Ea oraingoan ere, aurrekoan bezain gustora egiten duzuen!

PROPOSAMENA

ASTEAZKENA - APIRILAK 1


ELEFANTEA

Neska mutilak

Gorkak elefante bat egin du, eta benetan oso polita atera zaiola. ZORIONAK!!

 
 Gorka beti bezala irrifatsu

ESKUTITZA

Gabon, arrano lagunok

Badakit oso berandu dela, baina Mikelek eskutitz bat idatzi dit, edta zuekin konpartitu nahi nuen.

Ondo afaldu duzue, ez ahaztu hortzak ondo ondo garbitu oheratu baino lehen.

Ondo lo egin, amets politak izan.

Mua. Ane

 
 
Txukun tukun idatzi du: data, agurra, izena … Bikain!
 
 
Sofan lasai lasai liburua irakurtzen. Disfrutatu!!
 

ESKULANAK

Arratsalde on ….

Zer moduz bazkaldu duzue? Seguru bazkaria gozo-gozoa zegoela, zuek lagundu duzue dena prestatzen sukaldatzen mahaia jartzen …?  denon artean egiten badugu dibertigarriagoa dira eginbeharrekoak.

Noah bere anaia eta arrebarekin bidali digu argazki bat, bakoitzak eskuan eskulan bat du, ikusi ze familia polita!!




AMAZING VIDEOS ABOUT ANIMALS

Hi!

Are you learning new things about animals? I have a very interesting website about animals where you can find many videos and some games too! Look at it!

Hope you like it! 

https://kids.nationalgeographic.com/


File:National Geographic Kids (logo).JPG - Wikipedia

PARTXISA JOLASTEN

Kaixo berriro, guztiei

Ordu honetan dagoeneko denok martxan gaude, bai? … edo oraindik baten bat ohetik altxa berria den...

Orain Ander Inzak bidalitako argazkiak erakutsiko dizkizuet,  ikusi dezakezue partxiseko fitxak berak egin dituela, berari burutatu zaio egitea, nola?  Super-zingsen irudiekin. Ze handiko sormena mutila daukagun. Zuek ere holako zerbait egin dezakezue, Animo eta bidali argazkiak: hori bai, egin bakarrik ez du balio, gero jolastera… familiarekin. Zorte izan eta oso ondo pasa.
 
 
 
 Hemen amarekin jolasten
 

OSABARENTZAKO ESKUTITZA

Kaixo, denoi

Atzo Malen Etxezarretak eskutitz bat idatzi zion bere osabari, eta horrekin batera sobrea ere egin zuen. Ikusiko duzue zein ondo gelditu zaion!



 
Arrazoi daukat, baietz?

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

PROPOSAMENA: ALDIZKARIEN TIREKIN ARTELANA

Ieeeeeepa Joxeeeeepa!
Indartsu gosaldu duzue?
Gaur, ondorengo artelana egitea proposatzen dizuet, beharrezko materiala: aldizkari zahar bat, paper/kartulina handi bat, kola eta gurazeak.

1. Lehenik eta behin animalia, instrumentu, kirolari... edozein gauzaren ingurua marraztu behar duzue.
2. Ondoren, aldizkari zahar bat hartu eta tira finak edo potoloak moztu behar dituzue.
3. Bukatzeko, tira horiek marraztutakoaren barruan pegatzen joan behar duzue, pazientzia handiz.

Ea ba, zein aukeratuko duzue? Zuen artelanen zain egongo naizela badakizue!






ASTEARTEA - MARTXOAK 31


ESKALADA

Gabon, koadrilla

Nor ibiliko da eskalada egiten. Ziur asmatu duzuela … Txan txan…


 
Asmatu duzue … BRUNO!!!
 
Ikusi zer duen bere etxeko garagean, eskalada egiteko.
 
 
Afaldu duzue? Laitrer ohera … MUA MUA Oso ondo lo egin. Ane

OIHAN KIROLARI


Kaixo, guztioi
 
 
Oihanen gurasoek ze ideia izan duten: garagea gimnasio bihurtu dute; eta hor Oihan hainbat ariketa fisiko egin ditzake, eta hockey-ean trebatzen jarraitu. Niri oso ona dela fitxa botatzen iruditu zait.
 
OIHAN  TXAPELDUN!!
 

IRAKURKETA


Kaixo, lagunok

Anek, irakurtzen ari den liburuaren orri baten argazkia bidali digu. Oso ondo ikusten da egin duen orri-markatzailea.

Ze polita gelditu zaizun!!



Eta aitarekin beste argazki bat


Ze guapo dagoen aita!!






MATEMATIKA

Arratsalde on, lagunok

Ikerrek, bere senitarteko baten telefonoaren zifrekin, hurrengo ariketa egin du:
. hiru zifrako zenbakiak sortu
. batuketak eta kenketak egin

 
Beste norbait animatzen da?

SUHILTZAILEEN MEZUA

Begira suhiltzaileek zer mezua bidaltzen diguten!!!


Guk ere beraiei eskerrak ematen dizkiegu!!! Animo!!!

MARRAZKIA

Kaixo, arrano kideak

Gaur Malen Etxezarretak marrazki bat bidali dit zuekin konpartitzeko.

 
Polita gelditu zaio, baietz?
 
Ea nor animatzen den veste marrazki bat bidaltzeko.
 
Ondo pasa arratsaldea.
 
Musus mua mua ….
Kaixo zer moduz?
Eguan hauetan mugitzeko proposamen batzuk bidali nizkizuen.
Zerbait egiten ari zarete?

Oraingo honetan beste proposamen bat luzatzen dizuet:
Malabareak. Ea zer iruditzen zaizuen!

https://drive.google.com/open?id=12vSla46q18MAEGR_1rsiuTNmtoxs50sP

2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

2020(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

OPARIA

Aupa,

Berriro hemen nauzue, Belak ere oparia egin du

 
Zer dago barruan? …
 
 
Norbaitek asmatu du?
 
Beste musu handi bat . Eh ! gogoratzen zarete gaur gauean zer egin behar dugun erlojuekin? Ez ahaztu!!
 

LIBURUA

Arratsalde on, arrano kideok

Zer moduz pasatzen ari zarete arratsaldea?

Belak bidali dit irakurtzen ari den liburuaren azalaren argazki bat . Nik ere irakurrita daukat, eta oso interesgarria da. Ea zer kontatzen digun Belak bukatu ondoren.


 
Eta jakiteko zein orrialdetan dagoen …
 
 
Baduzu aukeratzeko Bela, edo familiarekin konpartitzeko.
 
Musu handi bat guztientzat. Ane

LORE ARGITUAK

Kaixo,

Jarraian bidaltzen dizuet Alaiak egin duen eskulan baten argazkia "Lore argituak", atzo gaueko zortzietan txalo egiteko atera zituen, eta argia ematen zuten.  Ze ideia polita!

Ez du maten argia emango duenik, ezta?
Musu handi bat guztiontzat.

HORTZA

Egun on

Zer moduz lo egin duzue? Gaur ere eguzkia atera da, aprobetxatu terraza duzutenak, ados?

Telmok argitu nau zenbat hortz erori zaion, Atzokoarekin 5 dira.

Sagutxo Perezek ekarritako jokoaren argazki bat ere bidali dit. MINIMATCH izenekoa, familian jolasteko

 
Interesgarria dirudi, Telmo
Egun ona izan



2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

AHATE ITSUSIA

Kaixo, lagunok

Gaur Malen Etxezarretak idatzi dit esanez "Ahate itsusia"ren ipuina irakurri duela, eta gero marrazki bat egin du.

Ea gustatzen zaizuen! niri pila gustatu zait.


 
Oso marrazki polita, Malen
 

HORTZA

Kaixo,

Telmok esan dit gaur hortz bat erori zaiola, norbait gogoratzen da guztira zenbat hortz erori zaizue? Nik astelehenean begiratuko dut gelan.

Ondo pasa arratsaldea.

Musu handi bat. Ane

PIRATAK

Arratsalde on, koadrilla

Dagoeneko merienda hartu duzue? gogoratu fruta asko jan behar dugula, eta urtaro honetan hainbat fruta goxuak daudela, ea fruten izenak idazten dizkidazuen eta aldi berean zein den zuen gustukoena.

Gorka Piraten liburu bat irakurtzen ari da, asko gustatzen ari zaio, eta argazki bat bidali digu.

 
Beste argazki bat lanean, mahaian txukun txukun


 

PROPOSAMENA: ORTZADARRA URETAN

Nor animatzen da ondorengo esperimentua egitera?

ENGLISH WEBSITE

Hello everybody!

How are you? I´m sure you´re working hard and learning new things! 

Have you been able to use the English website?

I have prepared a document on how to enter and move within the website. I hope it helps you! 

GO! 

Here you have the URL to open the document:



Greetings and kisses to all, 


Miss Leire.

ESKULANA

Egun on, denoi

Dagoeneko denok martxan? Gosaldu duzue, edo oraindik bazaudete batzuk lasai lasai …?

Begira, Aner Inzak zorte handi dauka Beizaman duten baserrian dagoelako familiarekin, naturaz inguratuta. Basoa bertan dute, eta bueltatxo bat ematen piñaburuak hartu dituzte, eta hoiekin guztiekin berak eta bere anaia Mikelek eskulanak egiten ari dira. Argazki bat bidali digu.

Musu mua mua mua …

TOKA JOLASA

Kaixo

Atzo Garazik idatzi zidan esanez etxeko terrazan Toka jolasera aritzen ari zirela, eta nik nola jolasten zen galdetu nion. Gaur kontatu dit nola, eta jarraian esango dizuet, ea zuek ere animatzen zareten jolastera.

Toka  jolasa: Lehenengo makil bat zutik jarri, gero pieza borobilekin bota makila ikutu dezan saiatuz..

Kontatuko didazue.

OPARIA

Egun on, koadrila

Zer moduz lo egin duzue? Gaur eguraldi oso polita dugu, hori bai pixka bat fresko.

Alaiak egin duen opari polita bidaltzen dizuet.

Mua


2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

IRRI ALDIZKARIA

Kaixo, lagunok

MIkel egun hauetan Irri aldizkaria irakurtzen ari da, eta horrez gain zer ari den egiten idatzi dit, eta zuekin konpartitu nahi dugu.

Laister afaltzera, gaurkoz bukatu dugu.

Ondo lo egin, musus. Ane

ITSASONTZIA

Kaixo,

Badakizue Lucasek anaia bat duela, Eloy izenekoa, eta bere gelan Elcano nabegatzaileri buruz hainbat gauza ikasi dutela. Ideia bat izan dute: itsasontzi bat egitea; eta aitak,Eloyk eta Lucasek honako barku polita hau lortu dute. Artistak zarete, benetan!! Orain etxean dituzuen hainbat panpin sartu ditzakezue, ezta?


 
Eta ez hori bakarrik, Lucasek ere orri-markatzailea egin du, gainera berari bururatu zitzaion egitea guk esan baino lehen.
 
 

ESKULANA

Arratsalde on, arrano jatorrak

Dagoeneko merienda hartu duzue? gogoratu fruta jatea oso garrantzitsua dela gure osasunerako, nik orain dela gutxi marrubi batzuk jan ditut.

Gaur Paulek egin duen beste eskulan baten bi argazki bidali dizkigu, begira ze polita gelditu zaion!

Musus. Ane
 
 
Zer dago sagarraren barruan?
 
 
Ja ja, zizarea

DORREA

Arratsalde on, guztioi

Brunok bere anaiarekin egin duen dorrea bidali digu, zaila izan behar izan du ez erortzeko, ezta?

Ondo izan. Ane


TXIRULA JOTZEN

Kaixo, lagunok

Egun hauetan  Nora txirula jotzen ari da. Bueltan esango diogu ikasitako abestia jotzeko gelan, ondo iruditzen zaizue?

Musu handi bana



PROPOSAMENA: ZOZKETA ETA ESKUEN JOLASA

Gaurkoan, Tximeleta eta Lehoia gelakoek proposatutako zozketa eta esku jolasen abestiak ikastea izango da, ondoren, ikastolara itzultzen garenean gure kideekin jolasteko aukera izango dugu!
Animatzen zarete?


2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

ROBOTA

Gabon berriro

Ahaztuta nuen Garazik aitarekin egin duen robotaren irudia. Begira ze polita gelditu zaien!

Gaurkoz, bukatu dugu.

Ondo lo egin. Ane


Beste orri-markatzaile bat

Gabon, denoi

Orain dela gutxi Nora Usandizagaren orri-markatzailea iritsi zait, gainera, bera dagoeneko irakurtzen ari den liburuan jarri du.
Ondo lo egin. Ane


Superboterea

Badakizue?  Lolari HEGAN EGITEA gustatuko litzaioke Superboterea izanez gero.

Eta zuei?

Mua mua

Eskulana

Kaixo, berriro

Jarraian Lolak egindako eskulanaren bideotxoa bidaltzen dizuet, begira ze polita gelditu zaion!

Beste orri-markatzaile bat

Kaixo, koadrilla

Begira ze orri-markatzaile politak egin dituen Alaiak, gainera BOST egin ditu.

Denbora luze daukagunez gauza esberdinak etxean egiteko, Alaiak eta bere ahizpak eskuetako azkazalak margotu dituzte. Benetan politak gelditu zaizkiela!!

Laister afaltzera eta lo egitera.

Bihar arte.