2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

LIGHT REFRACTION

Begira ze esperimetu bidali digun Ekaitzek. Oso interesgarria iruditu zait, eta aldi berean erraza zuek ere egiteko.

Hasieran, Ekaitzek edalontziaren atzean idatzi duena, ezin da irakurri; ondoren edalontzian ura bota du, eta tatxan tatxan tatxan …  Orain bai irakurri dezakezuela
                                                           
"KAIXO  LAGUNOK"

 
Argiak ura zeharkatzen duenean norabidea aldatzen du.
 


Apirilak 27ko LANA ZUZENTZEKO

Kaixo!
Aste honetan MUSIKAN egin beharreko fitxa egina uzten dizuet zuzendu ahal izateko:

LANA ZUZENTZEKO

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

APIRILAK - 30 OSTEGUNA


UDABERRIA

Kaixo, neska-mutilok:

Udaberria etorri da, eta Telmok terraza apaintzeko geranioak landatu ditu, oso kolore polita dute, gorri-gorria. Seguru terraza oso polita eta alaia geldituko zaiola .Hori bai, orain loreak zaindu,ureztatu ...

Zenbat gauza egiten duen gure Telmok!!

GORPUTZ HEZKUNTZA (ASTEKO PROPOSAMENAK)


PLAN SEMANAL

Kaixo lagunak.
Honekin batera asteko proposamena bidaltzen dizuet.
Ondo izan.

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

APIRILAK - 29 ASTEZKENA


KOLOREZTATU PIEZAK

Arratsalde on, koadrila:

Zer moduz zaudete? Dagoeneko gaurko paseoa eman duzue?

Lolak PAI lana bidali digu, eta jarraian ikusiko duzue, ea zuek berdin egin duzuen!!

Ez kontuan hartu koloreak, kolore bera duten piezak baizik.

Oso ondo pasa arratsaldea.


2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

ASTEARTEA: APIRILAK 28


POLIFAZETIKOA



Hori artista dugun gure artean!!!!!!

Gure Telmok denetatik egiten du, alde batetik patatak zuritzen ditu, gero frijitzeko; eta bestetik tutu batekin begira zer egin duen.



Ea lortzen duen kortxoa sartzen!!





LEHENENGO PASEOA

Kaixo, lagunok:

Atzo zuen lehenengo irteeran Alaia patinez ibili zen, eta Irati bere ahizpa txirrindez. Alaia oso ondo babestua zihoan, horrela erori ezkero ahalik eta min gutxien hartzeko.
Buelta polita eman zuten.

NATURA

Anderrek Beizamako inguruan PAGO zuhaitza landatu du, seguru denborarekin handi handia izango dela.

Ze ideia ona izan duzuen, Ander!! 


MUSIKAKO LINKAK: APIRILAK 27

Gaurko musikako lanak modu honetara ere bidaltzen dizkizuet, badirudi batzuei errazago egiten zaizuela. Hona hemen!:

  • Beltza, kortxeak eta beltzaren isiluneen fitxa egin.
  • Hacer la ficha de las negras, corcheas y silencios de negra.

2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

ASTELEHENA - APIRILAK 27


ON KIXOTE

Aupa koadrila!!

Alaiak bidali digu egin duen On Kixote, begira zein ondo atera zaion, kontu handiz margotu eta moztu egin du.



LEHENENGO PASEOA

Egun on, Arrano Lagunok:

Gaur igande berezia da, egun asko etxetik atera ezinik pasatu ondoren, aukera izango duzue ama-aitekin paseo labur bat emateko.

Badakit denboraldi honetan oso txintxo izaten ari zaretela. ZORIONAK!! Benetan txapeldunak zarete.

Asko asko gozatu. Aukera baduzue argazkiak atera eta bidali, mesedez.

Bihar hitz egingo dugu.

Muxu handi handia. Ane

2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

DANCERS!

Good Morning!

Today I have some videos of you dancing the English song. You are working hard and I am really glad. 

You move your bodies very well!Go on dancing!

PAUL



GORKA




ANE



2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

OSTIRALA - APIRILAK 24


PROPOSAMENA: ON KIXOTEREN TXONTXONGILOA



Kaixo, lagunok:

Atzo Liburuaren eguna ospatu genuen, eta gaur "On Kixote" ren txontxongiloa egitea proposatzen dizuegu. Ea polita gelditzen zaizuen!!

On Kixote  (On Kixote gainean KLIKLATU)

APIRILAK 20ko FITXA ZUZENTZEKO

Kaixo musikariak!

Aste honetako fitxaren zuzenketa egiteko lotura uzten dizuet. Moldatu al zarete hots guztiak identifikatzeko?
Os dejo este enlace para que corrijáis la ficha de esta semana. ¿Qué tal os habéis arreglado para identificar los sonidos?

ZUZENKETA

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

PROPOSAMENA: ASTOA KARTA JOKOA


Astoa karta joko bat da, eta zenbaki bereko lau karta lortzea du helburu nagusi. Gutxienez hiru jokalari egon behar dira

Jokalari bakoitzak zenbaki bereko lau makilak aukeratzen ditu. Jokalari bakoitzak aukeratutako lau kartak elkartzen dira. Gainerako kartak kanpoan uzten dira. Jokalarien artean banatzen dira. Gurpil bat hasten da, non jokalari bakoitzak bere eskuineko jokalariari karta bat pasatzen dion. Jokalarietako batek zenbaki bereko lau kartak lortu arte. Une horretan, eskua mahai gainean jarri eta “ASTOA” esaten du. Irabazlea da.

 
El burro es un juego de naipes cuyo objetivo principal es conseguir cuatro cartas del mismo número. Como mínimo tiene que haber tres jugadores.

Cada jugador elige los cuatro palos de un mismo número. Se juntan las cuatro cartas elegidas por cada jugador. Se dejan fuera el resto de las cartas. Se barajan y se reparten entre los jugadores. Se inicia una rueda en la que cada jugador le pasa al jugador de su derecha una carta. Hasta que uno de los jugadores tenga las cuatro cartas del mismo número. En ese momento pone la mano en la mesa y dice “BURRO”. Es el ganador.
 
JUEGO DE CARTAS EL BURRO - Trebolito

OSTEGUNA - APIRILAK 23


LIBURUAREN EGUNA

Kaixo, Arrano lagunok:

Gogoratu,biharko zoom saioan taldekide bakoitzak prestatu duen irakurketa irakurriko duela denon aurrean.

Oso ondo bukatu eguna.

Besarkada bana. Ane


10 Libros infantiles que deberías volver a leer como adulto ...

NIRE LEIHOTIK IKUSTEN DUDANA

Aupa koadrila:

Zer moduz doa arratsaldea? Badakizue zuen marrazkiak, ostiralean izango dugun zoom saioan, erakutsiko dituzuela lagunekin partekatzeko. Denok egina duzue? bestela, animo eta bukatzen joan.

Norak bidali dit egin duena, baita argazki bat ere.

Oso polita atera zaio, Realeko bandera eta guzti margotu du.
https://drive.google.com/open?id=1mfOXt5aqB71udUo__ig_2CNL9vR9ngiI

betetzeko

Kaixo,
Honekin batera GHezkuntzako proposamen bat bidaltzen dizuet.
Animatzen bazarete bete eta bidali.
Ondo izan
Hola,
Os envío otra propuesta  de Educación Física.
Animaros a rellenarla.
Hasta pronto.

NUMBERS

Good Morning!

How are you all? I´m sure you have started the week with enthusiasm. 

I encourage you to play these two online games! They are so much fun! You´re going to practice the numbers in English. 

File:Piratey, vector version.svg - Wikipedia
In this game, you will have to help a pirate search for treasure. (Here you will practice the numbers from 1 to 10). 







And in this one, you will meet some frogs (Here you will practice numbers from 1 to 100). 



2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

ASTEAZKENA - APIRILAK 22


PROPOSAMENA: LIBURUAREN EGUNA OSPATZEA


Liburuaren eguna ospatu nahian, etxean daukazun gustuko liburu bat aukeratu, eta zatitxo bat ondo prestatu, ostegunean lagunen aurrean irakurtzeko zoom saioan.
 

Dibujos día del Libro 02

MUNDUKO HERRIALDEAK EZAGUTZEN

Kaixo, lagunok:

Garazi ari da munduko herrialdeak ezagutzen. Horretarako, etxean duten munduko mapa handi bat erabiltzen ari dira.
Jarraian bidaltzen dizuet bidali didan eskutitza, irakurri eta ea gai zareten egiten dizkigun hiru galderei erantzun zuzena eman. Pentsatu, bilatu gurasoekin eta bidali erantzunak, mesedez.
 

Kaixo Ane!
Aprobetxatuz etxean geneukala mapa handi bat, jolas baten bitartez geografia pixkat ikasten ari gara.
Papertxo bat hartu eta herrialde hori ze kontinentetan kokatzen den ikusten dugu. Baita bere ikurriña zein den ere. 
Herrialde batzuen bitxikeriak ere ikasten ari gara. Badakizue zein den munduko herrialde handiena ala biztanle gehien duenak?
Eta ze herrialdetan dagoen Everest?
 
Agur eta muxu bat!
 
 

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

PROPOSAMENA: MARRAZKI BAT EGIN, BAINA EZ EDOZEIN MARRAZKI


Gure proposamena, astearterako honako hau da:

Zuen etxeko leiho batetik ikusten duzun paisaia marraztu eta margotu. Asmoa dugu ostiralean zoom saioan lagunekin marrazkiak partekatzea.

Hasi baino lehen, ondo behatu. Gero egin ezazu marrazkia arkatza asko sakatu gabe, zerbait ezabatu behar baduzu errazagoa izan dadin. Azkenean, margotu kontu handiz.


 
Ventana: dibujo para colorear e imprimir

ASTEARTEA - APIRILAK 21


ORAGAMI

Bruno gauza asko eta dibertigarriak egiten ari da. Honako hauek dira azkenak:

  • Oragamiz shurike batzuk egin ditu, eta bere anaiarekin jolasten da txantxeteko gerrak egiten.

 
  • Katana bat eta bere funda ere egin ditu.
 




KAPLA FIGURAK

Arratsalde on, Arrano kideok

Dagoeneko askaria hartu duzue? Gogoratu fruta asko jan behar dugula eta garai honetan marrubiak oso goxuak daudela. Laister gereziak izango ditugu dendetan.

Aizue, Claudia liburu bat irakurtzen ari da, eta dibertigarria dela idatzi dit, "Billie Brown".

Kapla egurrekin figura batzuk egin ditu, eta ze jatorra, argazki bat bidali digu.

 
Ikusgarria!!

WELCOME BACK TO SCHOOL

HELLO EVERYBODY!

I hope you had fun and rested on your Easter holidays. Now, we are back together and it is time to go on learning new things and enjoying each day. 

Today, I am very happy and therefore, I invite you to sing and dance this happy song with your family! 

Are you ready? Come on!


MUSIKAKO LINKAK, APIRILAK 20


Kaixo, badirudi batzuk arazoak edukitzen ari zaretela musikako linken batekin. Ea oraingoan... Algunos/as estáis teniendo problemas con un link de las propuestas de música. A ver si ahora va mejor.


  • ·       “Handienen pare” abestia eta dantza ikasi.

  • ·       Aprender la canción y el baile de “Handienen pare”.


  • Ondorengo entzumen fitxa egin.

  • ·       Numerar los medios de transporte en el orden en el que se oyen en el audio.


    Horretarako audio hau beharko duzue. Horrela, entzuten duzuen ordenean zenbakia jarri beharko diezue marrazkiko garraiobideei:
    Este es el audio que necesitáis: