2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

IRAKURLEA

Aupa koadrila:
Zer moduz pasatu duzue asteburua? Seguru aprobetxatu duzuela etxetik kanpo izateko. Kontatuko didazue.
NOAHk esan dit gaztelaniaz irakurri dituen bi azken libururak, asko gustatu zaizkiola, batez ere "El descubrimiento de América", hain gustura zegoen irakurtzen, guztia egun batean irakurri zuela.
Zuetako batzuek ere, Geronimo Stiltonen liburuak irakurri dituzue:
"Altxor desagertuaren misterioa"
"Fantasiaren Erreinuan"
"Katu piraten galeoia"
...

EKAINAK 1 - ASTELEHENA


2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

GURE LAGUNEN HORTZAK

Kaixo,  ARRANO  GELA:

Dakizuen bezala, gaur gure elkarrizketa egin dugunean ni Arrano gelan nintzen.

ALAINEK esan digu beste hortz bat erori zaiola, dagoeneko 9 hortz erori zaizkio, eta galdetu dit ea posible zen, gelan dugun hortzen-taulan, bere izena  9. orrian jartzea.
                                                    Alain, hemen duzu:
 
Ondoren, ANDER INZAK gogorarazi digu berari ere beste hortz bat erori zitzaiola; beraz, 5 hortz erori zaizkio.
                                         Ander, zurea ere aldatu dut, hemen duzu:
    
 
Guztiena, utzi genuen bezala jarraitzen du, hori ere eguneratu beharko dugu:
Zein da jarri behar dugun zenbaki berria? ...
 




TODAY´S ENGLISH HOMEWORK

Good morning!

I just realized that in today´s planing, the English explanation is cut off. I´m writing it here so you can read it well.


OSTIRALA, 29

-Student´s Book page 51 (lesson 2): DIGITAL BOOK

Lehenengo ariketa: Irakurri marrazki bakoitzaren azpian dagoen esaldia. Ondoren, entzun lehenengo audioa. Lotu pertsonai bakoitza, gustukoen duen superheroiarekin. Azkenik, entzun bigarren audioa eta errepikatu esaten dena.

Lee la frase que hay debajo de cada dibujo. A continuación, escucha el primer audio. Relaciona cada personaje con su superhéroe favorito. Por último, escucha el segundo audio y repite lo que se dice.

Bigarren ariketa: Begiratu marrazkiak eta fijatu zaitezte ea superheroiak neskak ala mutilak diren. Neska bada, “She” erabili beharko dugu eta mutila bada, “He”. Hau jakinda, jarri esaldi hauek dagozkioen superheroi bakoitzari. 

Mirad los dibujos y fijaos si los superhéroes son chicas o chicos. Si es una chica, tendremos que usar "She" y si es un chico, "He". Sabiendo esto, coloca estas frases a cada superhéroe.

  • She´s tall
  • She´s short
  • He´s thin.

Hirugarren ariketa: Marraztu superheroi bat eta idatzi azpian esaldi bat, nolakoa den deskribatuz. Gogoratu, mutila bada (He is…. + adjektiboa) eta neska bada (She is….+ adjektiboa). Bidali argazki bat, blogera zuen superheroiak igotzeko!

Dibuja un superhéroe y escribe debajo una frase describiendo cómo es. Recuerda, si es chico (He is + adjetivo) y chica (She is + adjetivo). ¡Enviarme una foto, para subir al blog vuestros superhéroes!

-Activity Book page 29: Burutu 29.orriko ariketak. / Realiza los ejercicios de la página 29.

2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

MAIATZAK 28 - OSTEGUNA


GIRNALDA

Aupa, koadrila:
Zer moduz doa eguna? Eguraldia aprobetxatu, bakoitzak nahi duen bezala.
MALEN IZAK, girnalda oso polita egin du bere ahizparen urtebetetzea ospatzeko, apaingarria bezala. Atzo izan zen Eleneren urtebetetzea.                     
Malenek lan handia hartu zuen, baina merezi izan du. Oso dotore gelditu zaio

SUPERHEROES

Good morning everyone!

This week we have started to learn new things about Superheroes. We know that there are different types of superheroes: fast, tall, invisible, short, clever...

If you really like superheroes I recommend you to look at this website. You can find comics, posters, information....about the most famous superheroes like Spiderman, Batman, Captain America, etc.


Superhéroes: ¿ciencia ficción o fantasía? | El Rincón de Cabal

GORPUTZ HEZKUNTZA

Kaixo.
Aste honetako proposamena bidaltzen dizuet.
Ondo izan
.https://drive.google.com/file/d/1DGRzlyKWhdzs9cdPNtzkINYQTwH_6ru5/view?usp=sharing

2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

MAIATZAK 27 - ASTEAZKENA


LEHENENGO TXAPUZOIA

Gaur, maiatzaren 26an lehenego eguna izan da Telmo hondartzan bainatu dela, ausarta iruditu zait. Oraindik itsasoko tenperatura oso hotza delako..                        Zein hondartzatan izan da Telmo? …
Bai, Ondarreta hondartzan
Blai, blai atera da, baina ze gustura ibili den!

2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

MAIATZAK 26 - ASTEARTEA


BAZENEKITEN ...?

Gaur Ekaitzek,  zoom saioan EULI ARRUNTAri buruz datu harrigarri bat eman digu:
" Euli arruntak segundoko 345 aldiz mugitzen ditu hegoak"
 
PPA: ¿las moscas pueden transmitir el virus a los cerdos ...
Ekaitzek datu eman aurretik, zuek zenbat aldiz esango zenuketeen segundo bakoitzeko?

PASAHITZA - INSEKTUEN JOLASA

Arratsalde on, koadrila:
Gaur goizean esan dizuet Nora Usandizagak, bere amarekin batera, jolas bat prestatu duela guretzat. PASAHITZA izenekoa, eta telebistan bezala, galderak egiten dizkigu insektuei buruz.
  • Guztira 16 galdera dira.
  • Iraupena 10 minutu dituzue erantzuteko.
  • Bukaeran, joko berak erantzun zuzenak emango dizkizue.
  • Jokatzen hasteko, klikatu hemen: 
 
Zorte on izan, eta animo

 

ZOMORROAK

Aizue,
askotan esan didazue bilduma asko egiten dituzuela: futbol kromoak, panpinen kromoak, dinosaurio kromoak, eta abar.

Garazi eta Igor aiton amonen etxean ZOMORRO bilduma bat egiten ari dira. Bi astean behin liburudendan erosten dute zomorro bat eta horri buruzko ezaugarriekin fitxa bat prestatu dute beraien ezaugarriekin.
Orain arte 10 zomorro lortu dituzte.
Zein ondo ikusten diren zomorroak. Haien artean insektuak badaude, zeintzuk dira?


Jarraian dauden fitxetan irakurriko duzue, ea asmatu duzuen!


 
 
 

 
 

INSEKTU MAKILA

Kaixo, berriro:
Zein ondo ikusi zaituztet!! Beti bezala jatorrak eta atseginak. Horrela jarraitu izaten.

Gaurko zoom saioan Telmok, prestatutako INSEKTU MAKILA informazioa irakurri digu, baina batzuetan ahotsa ez zaigu oso garbia iritsi; horregatik liburuaren argazkia bidali digu.
Orain bakoitzak lasai lasai irakur dezake, eta ikasi.
 Telmo, guztion izenean mila esker bidaltzeagatik.

XAKEA

Egun on, guztioi:
Gaur astelehena, beste aste berri bat hasiko gara. Ea denok ondo pasatzen dugun.

Mikel eta bere anaia Iker xakean jolasten aritu dira. Begira zein aurpegi kontzentratuak dituzten biek.
Zein pieza mugitu baino lehen, ondo ondo pentsatu behar dute.

"ON KIXOTE" LIBURUA

Kaixo, lagunok:
Mikelek eta Ikerrek munduko abentura libururik ospetsuenetako bat irakurri dute, Miguel de Cervantes-ek idatzi zuen.
Argazkian,Mikel eta Ikerren eskuetan liburuaren azala ikus dezakezue, On Kixote eta Santxo Panza azaltzen dira.
Mikelek, liburua irakurri ondoren, fitxa bat egin du. Liburua asko gustatu zaio, abenturak oso interesgarriak kontatzen dituelako. Ea zuek animatzen zareten liburua irakurtzera.
 
 

2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

BICHOS

Arratsalde on; koadrila:

Gaur goizean Telmo dendara joan da bere anaiarentzako kromoak erostera, eta aldi berean bere amak ikusi duen liburu interesgarri bat erosi dio. Argazkiak bidali dizkigu, agian zuetako norbaiti ere interesatzen zaio liburua.
Telmok esan dit astelehenerako zerbait interesgarria prestatuko duela guri irakurtzeko. Ze jatorra!!

Arranokideok, ASTEBURU ZORAGARRIA IZAN. Muxu handi bat. Ane


KARETAK

Gaurko proposamenaren artean  KARETA egitea dago. Alain aurreratu da, eta dagoeneko hiru kareta desberdinak egin ditu. Argazki bat bidali digu, ea guztatzen zaizuen …
Asmatu duzue zein den Alain?
Ez da zaila izan, ezta?

HONDARTZA

Egun on, lagunok:

Egun hauetan ze eguraldi ona egiten ari den!! Gozatzeko modun eta hondantzara ere joateko. Hori da Lucasek egin duena: hondartzara joan da eta bere anaia Eloyrekin jolasten aritu da gauzak desberdinak egiten hondarrarekin.
Donostian bizi garenok zorte handia dugu, hondartzak gertu ditugulako. Aprobetxatu, eta asko jolastu astebukaeran.
Muxu bana

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

MAIATZAK 22 - OSTIRALA


"CACHOPO" PRESTATZEN

Gabon,
Gaua iristen denean, zer da egunero egiten duguna? … Jakina, afaldu.
Atzo, Alain sukaldariak xerra egin zuen urdaiazpikoarekin eta gaztarekin, eta gero irinarekin,ogi birrinduarekin eta arrautzarekin busti zuen. Plater horri "cachopo" deitzen omen zaio. Nik beti "cordon bleu" deitu diot.
Nola laguntzen duen Alainek sukaldatzen!! Pila gustatzen zaio.
Xerra oso handia zen. Itxuraz oso goxua!!

Jarrian bi bideo afaria prestatzen
  
A zer sukaldaria dugun!!
 

ESKULANA

Kaixo, berriro:

Denok dakigu Alaiari eskulanak egitea asko gustatzen zaiola. Aurreko egunean, zoom saioan egindako bi paperezko kotxeak erakutsiko zizkigun; bata aitaren laguntzarekin eta bestea den-dena bera bakarrik. Orain argazkiak bidali dizkigu

 

 
Momentuan esan genion bezala, oso politak gelditu zaizkio.

ERLE BAT BURRUNBA EGITEN

BURRUNBA deitzen da ereleek egiten duten soinua, eta Alaiak bideo bat bidali digu erle baten burrunba entzuten.
Begira zein interesgarria den!!!

INSEKTUAK NATURAN

Kaixo, Arranokideok:
Ander Inza Natura erdian bizi denez, bere inguruko zelaietan insektuak ere bizi dira, lasai, lasai. Mendi guztiak dituzte ibiltzeko, janaria bilatzeko, hegan egiteko …        (Gure Maritxu marigorringoa bezala)
Hiru argazki zoragarriak bidali dizkigu:
   MATXINSALTOA, zer ari da egiten?
TXIMELETA, badirudi atsedena hartu duela
LIZTORRA, lorearen nektarra xurgatzen ari dela ematen du
 


 

MINTZA-EUSKERA JOLASAK

Zin egin nizuen bezala, hemen jartzen dizkizuet agindutako jolasak!!! Ea gustukoak dituzuen!!

Arantza

2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

MAIATZAK 21 - OSTEGUNA


ANIMALIARIK INDARTSUENA

Aizue,
Zuek badakizue zein den munduko animaliarik indartsuena?
Ba, Alainek bilatu du, dagoeneko berak badaki zein den, eta idatzi digu guk guztiok ikasteko:

 
HERKULES  KAKALARDOA
Hain txikia eta indartsuena. Nork esango luke?

UDABERRIA

Kaixo, koadrila:
Garbi dago Udaberrian gaudela: zuhaitzak, loreak … NATURA bizirik dago eta zoragarria, benetan.

Ander Inza Naturaren erdian bizi da, eta bidali dizkigu 3 argazki zoragarriak:
Amonarekin paseo bat ematen, inguruna ezin da politagoa izan.
 
Beroa handia egiten duenez, Ander eta bere anaia Mikel bainatzen ari dira.
 
Basoan marrubiak hartu dituzte, eta esan dit "gozo-gozoak"daudela
Arrazoi nuen, ezta? Argazkiak oso politak dira.
 
Orain zuei guztioi dagokizue eguraldi onaz gozatzea
 
 

Gorputz hezkuntza

Kaixo.
Zermoduz?
Honekin batera aste honetako proposamena bidaltzen dizuet.
ONDO IZAN.
GH

2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

MAIATZAK 20 - ASTEAZKENA


BESTE INSEKTU BAT

Arratsalde on, guztioi:
Gaurko eguraldia, zoragarria benetan!! Gozatzen ari zarete? Seguru baietz. Bihar kontatuko didazue.

Luciak beste insektu baten argazkia bidali digu, oso ondo ikusten zaio, adi, adi… burua, antenak, hankak …
Badakizue bere izena?

STYLE A HERO

Good morning!

Soon we will start with UNIT 5 on Superheroes. Today we have been creating a superhero in each group. We really enjoyed the exercise. Therefore, I leave here the link so you can create your own superhero.

https://learnenglishkids.britishcouncil.org/games/style-hero

English adventure 3: Style a hero. Game

2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

MAIATZAK 19 - ASTEARTEA


TXANGOA DONOSTIAN

Gure Belak ondo aprobetxatu du asteburua, eta txirrindaz paseo luzea eman du Donostitik.
Mapan ikus dezakegu egin duen ibilbidea, garbi-garbia ikusten da nondik nora joan den:
Etxetik atera (puntu gorria), Gros auzoa zeharkatu, Kursaal pasealekua egin, Urumea ibaiaren ertzetik jarraitu eta Anoetan bukatu (puntu verdea). Guztira 7,06km.
Argazkian ikusten dugunez, Belak asko gozatu du, zein ondo!!
Bela txapeldun!!!!!!!!!!!
 
 

HIRU TXOKOLATEZKO TARTA

Arratsalde on, koadrila:

Gaur goizean Ander Zuazolazigorragak kontatu digu asteburuan hiru txokolazteko tarta egin duela bere arreba Johanarekin, amarekin eta aitarekin; hau da, denon artean egin dute.
Johanak eta Anderrek errezeta liburu bat irakurri zuten, eta hau da gehien gustatu zitzaiena:

Gainekoa txokolate beltza, behekoa txokolate txuria eta barruan esne-txokolatea. Azpi-azpian gailetak oinarria.Tartaren gainean bihotz formako goxokiak ere jarri dituzte  apaingarriak bezala.
Zer itxura ona duen tartak!!
Gustura jango nuke tarta zati bat. Zuek?